Bost Machine Tools-ekin elkarlana

Arancia Pumps-ek, Bost Machine Tools —makina-erreminta astunaren fabrikatzailea— enpresarekin elkarlanean, clase H5 Econtroll motako ponpa bat entregatu du, sektore aeronautikorako bereziki diseinatutako T4H5 tornu horizontal berrirako. Ponpa bereziki fabrikatu eta programatu da presio handiko mandrinaketa-barra hozteko, eta motorraren ondoan erregulagailu integratua dauka. Horrek, presioaren erabateko kontrola eskaintzen du makinaren M funtzioen bitartez.

 

H5 Econtroll ponpekin ekipatzen den mota honetako bigarren torno-unitatea da, eta bere helburua hegazkin komertzialetako bi modeloren — Boeing 787 “Dreamliner” eta Airbus A350— lurreratze-trenen mekanizazioa da.