ARANCIA PUMPSek nazioarteko BIEMH-31 azokan parte hartuko du. Makina-erremintaren biurtekoa, Bilboko BEC instalazioetan egingo da 2020ko maiatzaren 25tik 29ra. Gure stand-a bisitatzera gonbidatzen zaitugu, eta bertan  gure azken berrikuntzen berri zuri helarazteko zain edukiko gaituzu.

Arancia Pumps-ek, Bost Machine Tools —makina-erreminta astunaren fabrikatzailea— enpresarekin elkarlanean, clase H5 Econtroll motako ponpa bat entregatu du, sektore aeronautikorako bereziki diseinatutako T4H5 tornu horizontal berrirako. Ponpa bereziki fabrikatu eta programatu da presio handiko mandrinaketa-barra hozteko, eta motorraren ondoan erregulagailu integratua dauka. Horrek, presioaren erabateko kontrola eskaintzen du makinaren M funtzioen bitartez.

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SAk C klaseko unitateak eskuratu ditu bere mekanizazio-linea berrirako Beasainen. Etengabe garatzeko eta berritzeko ahaleginean, CAF SAk, hainbat aukera aztertu ondoren, Arancia Pumps-ek proposatutako hozte-sistema hautatu du. Hainbat ponpa-unitatez osatutako ekipoak 70 kW-ko potentzia dauka 120 m3/h arteko emaria bermatzeko.

Trenak fabrikatzeaz gain, gurpilen, ardatzen eta beste material biragarri batzuen fabrikazioa barne hartzen duen CAF SAk trenetarako soluzio globalak eskaintzen ditu teknologia aurreratuenarekin.