Ingurumenari diogun errespetuari zor eta energia sorkuntza eredu berri bat, jasangarri zein parte hartzaileago izango denari atxikitzen gara. Beharrezkoa ikusten dugu kontsumoa jeistea, efizientzi maila igotzea eta era beran berriztagarriak diren eta negutegi efektorik  ez duten energiak sortzea, ahal dela autosufizientzia eta tokikosunean oinarritua.

Schmidt + Clemens jatorri alemaniarra duen  enpresak,  H5 presio altuko ponpak eskuratu ditu, nafarroan duen  ekoizpen-zentrorako.  Ekipoa osorik,  ia 90 kW-ko indar potentzialarekin,  gai da enpresak eskatutako betebehar  guztiak asetzeko, lantegiaren produktibitatea hobetzeko eta, aldi berean  eraginkortasun energetikorik handiena bermatuz.

ARANCIA PUMPSek nazioarteko BIEMH-31 azokan parte hartuko du. Makina-erremintaren biurtekoa, Bilboko BEC instalazioetan egingo da 2020ko maiatzaren 25tik 29ra. Gure stand-a bisitatzera gonbidatzen zaitugu, eta bertan  gure azken berrikuntzen berri zuri helarazteko zain edukiko gaituzu.

Arancia Pumps-ek, Bost Machine Tools —makina-erreminta astunaren fabrikatzailea— enpresarekin elkarlanean, clase H5 Econtroll motako ponpa bat entregatu du, sektore aeronautikorako bereziki diseinatutako T4H5 tornu horizontal berrirako. Ponpa bereziki fabrikatu eta programatu da presio handiko mandrinaketa-barra hozteko, eta motorraren ondoan erregulagailu integratua dauka. Horrek, presioaren erabateko kontrola eskaintzen du makinaren M funtzioen bitartez.